XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NATIONAL GALLERY-ren SORTZEA

Baldintzapen guzti horiek ezaguturik ere, gezurra dirudi Washington-go National Gallery hori horren gazte izatea, gizamende erdia doi doi bete bait du.

Eraikuntza neoklasikoa da dena, oso ongi egokiturik dago hiriaren konjunto guztian L`Enfant arkitektoaren gidaritzapean; horrek denak, eta batez ere pintura kolezio eder apartak (liburu hau da lekuko) horrelako lanak hartzen dituen denborak gogora dakarzkigu.

Baina, John Walker, lehenengo zaintzaile eta egiazko fundatzaileak esan duen bezala, National Galleryak" duen gauzarik apartekoenetakoa orain dela oso guti ez existitzea da.

Mr Andrew W. Mellon-en iniziatibari esker, Roosvelt presidenteak 1936ko azaroaren 22an baieztatua izandakoari esker sortu zen.

Labur esateko, aberats honek Gobernuari eta Kongresoari proposamen gutizigarri hau egiten die: bere kolezio guztia eskaintzen du, 25 miloe dolaretan baloratua, beste hamabost eskaintzen ditu edifizio bat egiteko, eta fondo iraunkor bat ezarriko gehiago erosteko; ordainetan, bai Gobernuak, bai Kongresoak proiektua babestu behar dute, eta aurrerantzean museoa mantentzeko konpromisoa hartuko.

1937ko ekainean hasi ziren obrak, John Russel Pope zelarik arkitektoa, eta 1941ko martxoaren 17an, gerrate mundialean bete betean, Roosvelt-ek inauguratu zuen Galeria Nazionala bederatzi mila gonbidatu etorri zirelarik.

Harrezkero, museoak ez du ezagutu etenik kalitatea eta garrantzia areagotzen.

Andrew Mellon-ek (1855-1937) bere aldiko dirutza heredatu zuen industri eta banku gizon bezala, Pittsburg zelarik bere egoitza.

Etxeko bankaren finantzabide eta ahalmenaz baliaturik,1921ean Estatu Batuetako gizon aberetsenetakoa egin zen.

Ikatza, altzeiru, aluminio eta petroliotan.

Hardin presidenteak Diru Altxorraren Sekretario izendatu zuen 1921an, eta kargu hori izan zuen hiru presidentekin, 1932ra arte.

Ondoren Londresko Embajadore zelarik mendearen hasieratik XVII.ko pintura holandesa eta XVIII.ko inglesa biltzen joan zen.

Gobernuan karguak izan zituenez geroz arte fundazio batekin amets egiten du, eta kolezioa handiagotzen du.

Embajadore delarik, Londresko Galery National bisitatzen du sarritan, eta badu jadanik helburu zehatzik: Estadu Batuetako hiriburuari Londresko pinakotekaren pareko istituzio bat eman nahi dio.

FRANKLIN SMITH-EN AMERIKAR AMETSA

Ez zen berria idea hori, ez eta neurriz kanpokoa ere proiektua, aipatu guztia kontutan hartzen badira.

Guztiz bestera, arrazoikoa eta neurrizkotzat joko behar genuke, Franklin W. Smith-ek mendearen hasieran zituen proiektuekin gonbaratzen baditugu.

Distrito federalean hiri bat harresiz inguratua sortzea bait zen honen ametsa; munduan ziren edifizio gogoangarri guztien kopiak eraikiko ziren, Portland-eko zementuz eginak.

Esate baterako, proiektu horretan Akropolisen kopia originala baino askoz handiagoa izan behar zuen.

Edifizio bakoitzean pintura eta eskulturako obra nagusi guztien kopiak exibituko ziren, bat bederaren garaia eta estiloaren arabera.

Eserleku mugikorrak ezarriko zituzten, automatikoak, ikusleak momentu batetik bestera nahi bezala ibiltzeko.

Washintongo autoritateak haintzakotzat hartu zuten proiektua.

National Galleryren antezedenteak baino gehiago amerikar Theme Parks tipikoenak dira.

Andrew Mellon-ek museo soil bat egin asmo zuen, baina hori bai, beste museo handienen pareko izango dena.

HASIERAKO BILKETAK Zalantzarik ez dago Mellonentzat: bederatzi Rembrandt (museoak urte gutien barruan hogeita lau Rembrandt izango ditu), (...).